Omagheko atentatua

Omagheko atentatua

Lower Market Street 2001ean, atentatua hertatua zen kokalekua.
Datuak
Data1998ko abuztuaren 15a
Ordua15:10
LekuaOmagh, Tyrone konderria
Ipar Irlanda
54°36′1″N 7°17′56″W / 54.60028°N 7.29889°W / 54.60028; -7.29889
Eraso motaBonba-autoa
Hildakoak29
Zaurituak220-300 inguru
EgileaBenetako IRA

Omagheko atentatua 1998ko abuztuaren 15an Ipar Irlandako Omagh udalerrian jazotako atentatu bat izan zen. Atentatua Benetako IRAk bere gain hartu zuen, Ostiral Santuko Hitzarmenarekin hasitako Bake Prozesuaren aurka zegoen Behin-behineko IRAren eszisioa zena.

Egun hartako arratsaldeko 15:10etan Omagheko Lower Market kalean lehergailuz beteriko auto-bonba bat lehertu eta denera 29 lagun hil (31, horietako bat bikien esperoan zegoen emakume haurduna) eta 220-300 inguru zauritu zituen. Ipar Irlandako gatazka osoan jende gehien hil zen atentatua izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne